Aloñamendi Kirol Elkarteak saldutako Erregeetako loteriako zenbakietan aldaketak izango dira

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko urtarrilaren 4a

Irizar loteria saltokitik bidalitako oharraren arabera, 58987 eta 85448 zenbakiei dagozkien baino partizipazio gehiago saldu dituzte; hori horrela, 77994 zenbakira jokatuko da aurrez aipatutako bi zenbaki horiei dagozkien diru soberakina.

Horrela geratuko litzateke, bada, partizipazio bakoitza:

  • 2.05 euro, 58987 zenbakira
  • 2.05 euro, 85448 zenbakira
  • 0.70 euro, 77994 zenbakira

Irizar loteria saltokiko arduradunek barkamena eskatzen dute eragindako eragozpenengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak