Giro ederra izan da 2013 urtea agurtzeko Antxintxiketan Kirol Elkarteak antolatutako lasterketan. Kale bazterretan, animoak ematen, jende nahikotxo, eta helmugan aurrenekoak herriko atleta bi. Aurretik egin diren umeen lasterketetan 125 neska-mutikok hartu dute parte.