Beste hamar urterako indarra dutela argi utzi zuten atzo Ganbara Txikikoek

Jagoba Domingo 2013ko abe. 23a, 11:28

Ilunetan eta kandela batekin eskutan. Horrela hasi zuten atzo Ganbara Txikiko hamargarren urteurrenaren ospakizuna, jendez gainezka zegoen Zubikoa kiroldegian. Giro intimista horretan, Ganbara Abesbatzak eta Ganbara Txikikoek 'Media Vita' kantuaz ekin zioten festari.

Argiak piztu, eta eszenatokiaren alboetan, Ganbara Txikiren logo erraldoia eta denboraren makina zeuden. Denboraren makina horren laguntzarekin, Ganbara Txikikoen hamar urteetako errepasoa egin zuten; kantuez eta bideoz lagunduta.

Denboran bidaia

Esan bezala, kantuak eta bideoak tartekatu zituzten. Besteak beste, Ganbara Txikik Bartzelona, Sevilla edo Torreviejara egindako bidaiak; Torreviejan bertan irabazitako Habanera txapelketa edota ETB-ko Oh Happy Day saioan parte hartu zuteneko bideoak proiektatu zituzten pantaila erraldoi batean.
Kantuan ere ez ziren bakarrik ibili. Ondoan, Ganbara Abesbatzakoak, Ganbara Txikitxokoak, Tailerrekoak eta Ikastetxeak Kantarikoak izan zituzten.

Josu Elberdiren 'Hamar'

Amaiera ezin hobea eman zioten arratsaldeari, Elberdik urteurrenerako apropos egindako Hamar kantua interpretatuz eta beste hamar urterako indarrak batuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak