Proba askotan, irabazlea eta Gipuzkoako txapelduna ez dira pertson berbera izan. Jarraian duzue Oñatin jokatutako ziklo-kroseko irabazleak:
- Kadeteak: Jokin Alderdi
- Gazte mutila: Patxi Aldanondo
- Master 30: Juan Jose Romero
- Master 40: Manuel Quintanilla
- Master 50: Jokin Mujika
- 23 urtez azpiko mutilak: Jonathan Lastra
- Elite mutilak: Aketza Peña.
- Elite neskak: Olatz Odriozola
Oñatiko ibilbideak bi zati oso nabarmen zituen: San Martin zuhaiztian zehaztutakoa eta goiko zelaian zehaztutakoa. Lehen laua eta oso azkarra, eta bigarrena teknikoagoa. Azken egunetako euriak asko gogortu zuen ibilbidearen zati hori. Txirrindulariei lokatza itsasten zitzaien leku guztietan.