Herritarren saria emango dute aurtengo OKSn

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 17a, 12:23
Aurtengo hautagaiak dira: Josune Odriozola, Iban Letamendi, Gorka Guridi eta Aitor Otamendi. Internet bidez eman behar da botoa.

Datorren egubakoitzean, abenduak 20, banatuko dituzte aurtengo Oñatiko Kirol Sariak. Aurten, gainera, herritarren saria emango dute, lehenengo aldiz, urteroko sariez gain.

Izenak dioen bezala, herritarrek erabakiko dute sari hori herriko zein kirolari edo kirol eragileri eman. Internet bidez eman behar da botoa. Lau hauek dira aurtengo hautagaiak:

  • Josune Odriozola: Espainiako igeriketa txapelketa paraolinpinkoan. 5 domina
  • Aitor Otamendi: Espainiako Abentura Raid taldeko txapelketan txapelduna
  • Gorka Guridi: Euskadiko cross country modalitatean  txapelduna
  • Iban Letamendi: - Espainiako mendi-lasterketa taldeko txapelketan txapelduna  eta Mendi-lasterketen munduko kopan 14. sailkatua

Botoa emateko, udal webgunean sartu eta hango argibideak jarraitu baino ez da egin behar. Hauxe da helbidea: www.oinati.eu. Sari hori ere egubakoitzeko ekitaldian emango dute, 18:30ean udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

2013 urtean zehar gehien nabarmendu diren herriko kirolari eta kirol eragileak omendu gura izaten du Udalak ekitaldi honekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak