Azaleko tratamenduari eta norbera nola makilatu ikasteko ikastaroa antolatu dute herritar batzuek gaztelekuan. Bi arlo horietako azken joerak zeintzuk diren ere azalduko dituzte. Egubakoitzean (18:30etik 19:30era) eta zapatuan (11:30etik 12:30era) izango da. 679 53 58 88 telefono zenbakira deituta eman behar da izena.