Asanblada, horretara bideratu zuten oinarrian. "Besteek nola lana egiten duten, egitaraua nola lantzen duten edota gaztetxearen funtzionamenduaz jardun dugu besteak beste", zioen Oier Fernandezek, Antixenako gaztetxeko kideak. Baina hori bakarrik ez, gai ekonomikoez ere jardun baitzuten: "Denok ez dugu berdin funtzionatzen". Bestelako gaiak ere izan zituzten berbagai, besteak beste, eragin eremua zabaldu eta jende gehiagorengana nola iritsi ere aztertu baitzuten.