Gabonetako lehen azoka egingo dute herriko gazte artisauek

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abe. 12a, 17:25

Gabonetako azoka berezia egingo dute, lehenengo aldiz, herriko gazte artisauek. Hurrengo zapatuan, abenduak 21, izango da, Foruen plazan.

Bitxiak, bizkotxo eta madalenak bezalako gozoak, eskuz margotutako kamisetak ... denetarik egongo da azoka horretan. Ikusteko eta erosteko, jakina. "Egile denak oñatiarrak izango dira, eta gazteak. Eskaintza zabala izango da", aurreratu du antolatze lanetan diharduen Lide Osinagak.

Herri Egunean egiten den artisauen azokatik etorri zitzaion ideia Osinagari. "Azoka horretan izaten gara hemengo artisau gazteak ere eta eurekin harremanetan jartzea pentsatu nuen, Gabonetako azoka berezi hau antolatzeko ideia komentatzeko. Egia esan oso erantzun ona izan dut, denak azaldu dira prest, eta horrela, guztion artean prestatuko dugu azoka", azaldu du Osinaga berak.

Azoka abenduaren 21ean izango da, goizez, Foruen plazan. "Eguraldi ona egiten badu plazan bertan jarriko ditugu postuak, eta euria bada, arkupetan. Gabonetako opariak egiteko ideia asko izango dira azokan eta herritar denak daude gonbidatuta", adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak