Txantxiku ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak San Martin egoitzara joango dira, eta ikastolan prestatu dituzten antzezlan batzuk eskainiko dizkiete han daudenei, "Gabonen atarian egonda, eta zaharren egoitzan daudenen egunerokotasuna apur bat alaitzeko". 17:00etan izango dira saioak.