Urgain-Errekalde ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta, emanaldia izango dute Hipo eta Tomax pailazoek Urgain Zuazola Institutuko aretoan. Zehazki, Ikusi mendizaleak ikuskizuna ekarriko dute. Zapatuan izango da, 17:30ean. Sarrera lau euro da eta salgai daude Urgain Errekalden 16:30etatik 17:30etara bitartean.
Hipo eta Tomaxek mendira eramango dituzte haurrak, ikuskizunaren partaide eginez. Animali txiki eta handiekin jolastuko dira eta haurrekin jokoak eta magia egingo dituzte.