'Elkar Hezi Taupadak' elkartasun azoka egingo dute zapatuan

Irati Goitia 2013ko abe. 11a, 10:49
Elkar Hezik antolatuta azoka egingo dute zapatuan elkartasun taupadak lortzeko nahiaz, Foruen plazan. Gobernuz Kanpoko Erakundeen postuak eta tailerrak izango dira, besteak beste. Elikagaiak, arropa eta oinetakoak ere batuko dira.

Hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek postua jarriko dute. Produktuak salduko dituzte proiektuetara zuzenduriko irabaziak lortzeko helburuaz eta euren jardueraren gaineko informazioa ere emango dute.

Bestalde, Elkar Heziko familiek, ikasleek eta irakasleek egindako gozoekin eta bitxiekin salmenta guneak ere egongo dira; baita txosna ere. Bi kasuetan, lortuko diren irabaziak Maliko Togo hiriko Saint Paul ikastetxera bideratuko dira.

Bilketak ere egingo dira. Batetik, elikagaiak batuko dira Caritasera bideratzeko, eta bestetik, arropa eta oinetakoak Hermansaloña eta Santa Lola GKEetara zuzentzeko.

Bestalde, elikadurarekin lotutako bi tailer egingo dituzte. Haur Hezkuntzako ikasleei eta horien gurasoei zuzendutako Garaian garaiko barazkiak Potx eta Motxekin. Eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta horien gurasoentzat Azoka ezagutzen eta Pintxo tailerra, Amaia Diaz de Monasterioguren, dietetikan adituarekin.

Erosketak Txandako dendetan

Arratsaldean, berriz, LHko eraikinean txikienei zuzenduriko film emanaldia eta txokolatada egingo dituzte. Une hori gurasoek Gabonetako opariak erosteko aprobetxatzen dute. Aurten, Txandakoekin adostu dute euren komertzioak irekiko dituztela eta ikastetxetik gurasoak erosketak herrian bertan egitera animatuko dituzte. Bestalde, Txandakoek eskainitako oparia zozketatuko da emanaldiaren amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak