2013/11/18 19:00 - 20:00
Urtero bezala San Martin Egoitzak aurten ere Aste Kulturala ospatuko du eta Jose de Azpiazu Musika Eskola bertan izango da. Musika Eskolako ikasleek beraien saioa eskainiko dute. Lehenik Kamara taldeak parte hartuko du Ainhoa Galdosen zuzendaritzapean, ondoren Metal taldekoak izango dira parte hartzaileak Jon Elizalderen zuzendaritzapean eta saioari amaiera emateko Lorea Gomezen zuzendaritzapean Haize taldeak parte hartuko du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.