2013/11/16 01:00

Oñatiko IV. laburmetraien rallya

Oñati, Oñati
IV. OÑATIKO LABURMETRAI RALLYA 2013ko Azaroak 16. Oñati, Gipuzkoa. Dohainik. web orrialdea:olrantolakuntza.wix.com/olrallya helbide elektronikoa:olr.antolakuntza@gmail.com Facebook-a: www.facebook.com/OnatikoLaburmetraiRallya Izen ematea: Azaroak 1etik Azaroak 15era bitartean web bidez edo egunean bertan Oñatiko Gaztelekuan. ( Azaroak 16an izena ematen duenak ez du publikoaren sarira hautatzeko aukerarik izango) Azaroaren 16an Oñatiko Laburmetrai Rally-ko IV. edizioa ospatuko da. Euskara eta filma uztartzen dituen ekitaldia dugu hau eta bertan 1-3 min. arteko iraupena dituzten lanak aurkeztu beharko dira, herria plato erraldoi batean bilakatuz. Horretarako, parte-hartzaileek goizeko 8:00tan jasotako informazioaren inguruan osatu beharko dituzte lanok eta arratsaldeko 19:00ak baino lehen aurkeztu. Amaieran, lanen proiekzioa eta sari banaketa izango dira, ikuslearen saria barne, Santa Ana Antzokian. Animatu eta parte hartu! Izena emateko web orrialdean sartu eta bertan aurkituko duzuen dokumentua jeitsi, ondoren formularioa bete eta dokumentua olr.antolakuntza@gmail helbidera bidali. AZAROAK 16ko EGITARAUA • 8:00: Aurkezpena eta oinarrien azalpena Oñatiko gaztelekuan. • 19:00: Ikus-entzunezko lanen entrega Oñatiko gaztelekuan. • 19:30-20:30: Partehartzaile guztientzat luntxa Santa Ana antzoki kanpoan. • 20:45: Lan guztien proiekzioa Santa Ana antzokian. • 22:30: Sari banaketa Santa Ana antzokian. SARIAK - 1.Saria: 300€ - 2.Saria: 150€ - 3.Saria: 100€

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak