2013/09/18 21:00

'Barruko arrastuak' dokumentalaren aurkezpena

Kultura etxea, Oñati
Azken bost hamarkadatan (Frankismo garaitik gaur egunera arte) Oñatin izan diren atxilotuen zerrenda egiteari ekin genionean, datu oso gutxi genituen. Eta egindako lan mardularen ondorioa hau izan da: 168 atxiloturen izen-abizenak, emakumeak 26 direlarik. 168 oñatiar hauetatik 59k torturatuak izan direla onartu dute, eta 59 hauetatik 4 emakumeak dira. Datu bilketa honen emaitza “Barruko arrastuak” bideoa da; bertan torturatuak izan ziren 5 oñatiarren testigantzak agertzen dira. Horiek bi ikuspuntu profesionaletik osatu ditugu, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko abokatua den Julen Arzuaga eta Jaiki Hadiko psikologoa den Oihana Barriosen hitzak ere jaso ditugu. Egia ezagutu eta justiziari bidea ireki behar diogu guztion artean, urratsak emanez eta gure memoria onartuz. Ondorengo belaunaldiek gertaturikoaren egia ezagutzeko bide bakarra memoria historikoa berreskuratzea da. Urteetan isilarazi dizkiguten kontakizun eta bizipenek argia ikusi behar dute. Etengabe faltsutu diguten historia berreskuratu eta geure hitzetatik idatzi behar dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak