2013/09/15 21:30

Joseba B. Lenoir

PAKO taberna, Oñati

Joseba Baleztena musikaria dago egitasmo honen atzean. Bera herriko mutila Ameba. Sexty Sexers, Sumision City Blues. Johnny & Joseph, Oskar Benas y los Vampiros del Ritmo, etab proiektuetan ibilia dugu. Willis Drummond, The Capaces, Petti etab.-eko zerrenda luzeko kolaborazioekin batera.

Rock and Roll garratzenetik abiatuta, beste hainbat soinu eta estilo garatu ditu.

Bere bakarkako ibilbidean, berriz, esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedalek eskaintzen duten baliabide iturri amaigabean murgildu da. Betiere gitarra bidelagun duelarik, perkusioak, bateria, mandolina, banjoa eta definitu ezin diren tresna ugari gehitu dizkio.

Aurreko EP eta maketa batzuk alde batera utzita “Instroak Vol. 2” jo daiteke bere lehen diskotzat. Oihartzun amerikarreko 9 abestiz osaturik, bluesa, folka, eta rocka ditu osagai nagusi.

Ennio Morricone-ren ukituak batzutan. Jimi Hendrix edo Frank Zappa-renak beste batzuetan.

Ez da entzuteko musika motarik errazena, eta ziurrenik ez da arrakastatsuenen artean izango, baina sortzen dituen atmosfera horietatik ihes egitea ez da batere erraza.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak