2013/09/07 00:30

Segismundo Toxicomano + Never Surrender + Papalagi

Atzeko kaleko jaixak, Oñati

Segismundo Toxicómano Gasteizen 1997an sortutako punk-rock taldeak ez du aurkezpen askorik behar. Euskal Herriko punk-rock musika jorratzen duten talde esanguratsuenen artean dago. Zuzeneko indartsua eta energiaz betea duen taldea da honakoa. Musika bizia eta melodiaz betea da Gasteizko laukoteak egiten duena.

1998. urtean kaleratu zuten beren lehen diska taldearen izen berarekin (5.000 kopia saldu zituzten). 2000. urtean beren bigarren diska argitaratu zuten Mundo Toxico izenarekin. Hirugarrena, berriz, 1, 2, 3...Fuego! izenarekin. 2004. urtean askok taldearen disko onena dela pentsatzen duten Escapa diskoa atera zuten. Hurrengo diskoa, berriz, Auschwitz 05 da. 2006ko abenduan Gasteizko HellDorado aretoan eginiko kontzertua grabatu zuten. Balance de daños izenarekin kaleratu zuten zuzeneko diskoa. 2009ko irailaren 26an diska kaleratu zuten Una bala izenarekin eta Ke no cunda el pánico 2011. urtean.

https://myspace.com/segismundotoxicomano‎ https://www.facebook.com/segismundotoxicomano‎

Never Surrender: Arrasateko PunkOi taldeak Bide zuzenetik Oker bere laugarren diska aurkeztuko du Oñatiko Atzeko kaleko jaietako oholtza gainean. Gazteak izan arren, Euskal Herriko punkoi taldeetan erreferenteetariko bat bilakatu den taldeak, heldutasun ikarragarria du. Energiaz beteriko taldea, izerdia botatzeko aproposa, eta nortasunez betea, beraien kontzertuetan nabaria den bezala.

Papalagi: Rock talde Oñatiarra da Papalagi. Golpe de estado, Amonal, Paspamitikos... taldeetan ibilitako musikariz osatutako taldea. Aurreko taldeetako arrakastaz nazka tuta, eta beraien jarraitzaile eta grupien presioaz gogai turik, proiektu berri bat martxan jartzea erabaki dute. Era guztietako abestiak; azkarrak, motelagoak. Hori bai, beti ere melodia landuekin.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak