2013/06/28 22:30

DEAD BRONCO-ren kontzertua

PAKO TABERNA, Oñati
Algortako taldea da Dead Broco eta musikalki punk, country rock, bluegrass, rockabilly …..estiloak jorratzen ditu. Nahiz eta beraiek guzti hauen batuketari 'Hellbilly' izenez deitu. Atera berri duten 'In Hell' izeneko diska aurkeztera datoz. Abestiek zuzenekoan hartzen dute berebiziko indarra, taldearen eta Paco Sanchez abeslariak abestiekiko agertzen duten konpromiso eta jarreragatik . Johnny Cash, Hank Williams…gogoraraziko dizkigute. Zuzeneko abeslari basatien garaiak. Garagardo eta whisky artean murgilduz. Nahiz eta urtebete besterik ez joan batera jotzen, esperientzia handiko musikariak ditugu guztiak. Dinamita pa´los Pollos taldean ibilitako Oscar Calleja kontrabaxujolea esate baterako. Aipatu beharrekoa ere diskako 'False hearted lovers blues (Indio)' abestiarekin eginiko bideoklipa. Bideoklipa ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=BPIRU9WAKqI

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak