PAKO TABERNA, Oñati
Italiar abizena duen britainiarra musikari bikaina dugu. Gitarra gorputzaren atala balitz bezala erabiltzen du. Musikaren malabarista petoa, jotzen duen guztiaren aurrean ipintzen duen gogoa eta bizitasuna ukaezina da. Musikari aparta. Gustu handiko konposizioek, eta bertsioek –Blues moldetik Rock generora, Funk atomikotik eta Stevie Ray eta ZZ Top taldeen hard boogie texastarretik igaroz– osatzen dute errepertorioaren oinarria.
Javi Vacas baxu jotzaileak (erritmo-oinarria) eta Antonio Álvarez 'Pax' bateria jotzaileak (Biak ala biak La Vacazul, Reyes del KO, Tresmil Hombres taldeetako kideak) osatu izan dute hirukotea. Honakoan, berriz, bikotekidearekin dator. Fred PG gitarrajolearekin hain zuzen.
http://www.alexcaporuscio.com
Hizkuntza: Euskara