2013/06/07 22:30

LAST FAIR DEAL-en kontzertua

PAKO TABERNA, Oñati
Blues rock-a eta hegoaldeko rock amerikarraren artean murgiltzen den getxoko taldea dugu honakoa. Gazteak diren arren, 2005. urtetik dabiltza batera jotzen, non beraien talde kuttunen abestiak jotzeko elkartzen ziren. Betiere, rock & roll, blues, rhythm & blues….esparruan. 2011. urtean argitaratutako beraien 10 abestiz osatutako lehen LP-an nabaritzen den bezala. Gonzalo Portugal, Iker Arbizu eta Virginia Fernández-ek osatzen duten taldea, izango denaren beraien bigarren diskan lanean dabiltza. Taldearen musika eta zuzeneko emanaldiek Taste, Ten Years After edo Grand Funk Railroad bezalako taldeak gogorarazten dizkigute. http://www.lastfairdeal.net/
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak