2013/05/26 21:30 - 23:00

CABEZAFUEGO

PAKO taberna, Oñati
Atom Rhumba, Mermaid, Half Foot Outside, Jugos Lixiviados, Basque Country Pharaons, Royal Canal, Black Lagun eta Bizardunak bezalako taldeetan izan eta gero, Cabezafuego-k bakarkako ibilbideari hasiera ematea erabaki du. Hilean abesti bat interneten zintzilikatzeko nahiarekin eta gerta daitekeenari erreparatu gabe, 'El traje del emperador' eta 'Cruces de Hierro' abestiak entzungai daude dagoeneko musikariaren bandcamp gunean. Belaunaldi bat markatu zuten Beatles, Kinks edo Byrds bezalako taldeetaz txoraturik, Cabezafuegok irribarre bat atera nahi dio entzuleari bere letra eta inspirazio handiko melodiekin. Kontzertuetan ikusleak deskolokatzera nola jolasten duen ikusi ahal izango dugu. Gitarra eta trasteak jotzerazkoan duen 'picaresca'-rekin. http://soycabezafuego.bandcamp.com
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak