PAKO taberna, Oñati
Honakoan, Pete Ross & The Sapphire hartuko dute oholtza txikia.
Pete Ross abeslari eta gitarrajole australiarrak etaSusy Sapphire abeslari eta baxujole neozelandarrak osatzen dute taldea. “Rollin´On Down The Line” hirugarren diska aurkezten izango dira. Diska, zoritxarrezko istorioetan, nahigabean eta sinesgaiztasunean oinarritzen da. Batzuetan, basamortuko bakardadera eramango gaituztelarik. “Spaghetti western psikodeliko” moduan definitu izan dute bere musika. Baita “rock melodramatiko” modura ere.
Nick Cave edo Ennio Morricone izan daitezke beraien influentzia nagusiak. Beraien pertsonalitatea erreferentziei gailenduz, noski. Maiatzean zehar egingo duten Euskal-Herriko biran, Oñatiko Pako tabernan izango dira Maiatzaren 12an. Zuzeneko emanaldietan gorputza hartzen duen horietako talde bat da hauxe.
http://peterossandthesapphire.bandcamp.com/album/rollin-on-down-the-lan
http://peterossandthesapphire.com
Hizkuntza: Euskara