Oñatiko gaztetxean, Oñati
Urtarrilean, Gasteizko gaztetxean leku desberdinetako jendea bildu ziren gaiaz hausnartzeko eta zer egin pentsatzeko. Helburu nagusia etapa desberdinen bidez gaztetxeetan genero harremanei buruzko eztabaidak piztea eta hoberako aldaketak bultzaraztea izango dela adostu zuten. Oñatiko batzarrerako gaztetxeetan edo gizarte mugimenduetan genero harremanei buruz dauden baliabideak (edozer: panfletoak, tailerrak, antzerkiak, pegatak...) eskatu dute.
Hizkuntza: Euskara