2013/04/09 21:00 - 22:30

Ibarretxek, Pagolak eta Sarasuak krisiaz berba egingo dute

Santa Ana antzokia, Oñati

Krisiaren eta horren irtenbideen gaineko mahai-ingurua egingo dute Oñatin Juan Jose Ibarretxek, Jose Antonio Pagolak eta Jon Sarasuak, Krisiak harrapatuta? Irtenbiderik bai? izenburuarekin. Debagoieneko Artziprestalgoak antolatu du. Hizlari bakoitzak ikuspuntu batetik landuko du gaia. Juan Jose Ibarretxek krisialdia eta ekonomia aztertuko ditu; Jose Antonio Pagola teologoak, krisialdia eta kristauak; eta Jon Sarasua irakasleak, krisialdia eta gaurko baloreak eta kultura.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak