2013/04/13 00:30

LURRA taldearen kontzertua

Oñatiko Gaztetxea, Oñati
LURRA, Iñigo Muguruza (Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau…), Ane Garcia, Carlos Zubikoa (Sagarroi) eta Ander Larrañagak 2012an abiatutako proiektua da. Soinu akustikoetatik abiatuta, Afrikatik ateratako esklaboen erritmo eta harmoniak Europa eta Amerikako folkloreekin nahastutako bossa, blues eta reggae estiloak esploratzen dituzte; guztia gure lur, ingurune eta sistema suntsitzaile honekin kritikoak diren hitz konprometituz osaturik. "LURRA" izeneko CD singlea aurkeztera gerturatuko dira Gaztetxera. 22:30etan hasiko da eta sarrera 3 euro izango da. Aurretik 21:00etan, nahi duenarentzat afaria egongo da Gaztetxean.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak