PAKO Taberna, Oñati
Taldea 2005. urtean sortu zan Ravvenan, Italian. Hirukote moduan hasi zuten bere ibilbidea, nahiz eta orain Francesca Amati (kitarra akustiko eta ahotsa) eta Glauco Salvo (kitarra elektriko eta banjoa) bikoteak osatzen duen taldea. Modu intimista batean jotako rock folk estiloko abestietan murgiltzen dira. “Folk acoustic punk experimental” erara aurkezten du taldeak bere burua. Askotariko instrumentuak entzun daitezke beraien abestietan. Adibidez; kitarra akustikoa, kitarra elektrikoa, banjoa, txeloa… Eta, baita, beste kolaboratzaile askorenak ere. Urte guzti hauetan bi E.P., hiru disko luze eta beste motatako grabaketa batzuk argitaratu dituzte (soinu bandak esate baterako). Oraingoan, 2012. urtean grabatutako beraien “uh!” diska berria aurkeztera datoz.
2009 eta 2012 urteetan zehar, taldea, Estatu Batuak eta Europa ia osoan zehar ibilia da beraien zuzenekoak eskaintzen.
2013. urteko Martxo, Apiril eta Maiatzean zehar egingo duten Europako birarekin bat eginik; Euskal Herrian ikusi ahal izango ditugu. Apirilak 7, domeka, arratsaldeko 19:30etan, Oñatiko Pako tabernan izango direlarik. Ahots goxo, kitarra leun eta giro intimo eta berezian hipnotizatuko zaituen taldea.
http://comaneci.bandcamp.com/music webgunean entzun ditzakezu.
Hizkuntza: Euskara