2013/03/08 - 2013/03/09 23:30

from THE JAM+ PLAN B

Gaztelekua, Oñati
URTARRILAK 25, OSTIRALA, 22:30tan. Oñatiko (Gipuzkoa) Gaztelekuan. sarrera 10€. http://www.barrabarra.eu/ eta takillan salgai. Bruce Foxton, 'The Jam' talde britainiar mitikoko baxulariak gidatzen duen taldea da 'from THE JAM'. Espainian zehar egingo duten biran Euskal Herrian kontzertu bat egingo dute. Oñatikoa hain zuzen ere. The Jam taldea 70. hamarkada bukaera eta 80.hamarkada hasierako talderik garrantzitsuenetariko bat izan da punk, mod, new wave mugimenduetan. 1977 eta 1982 urteetan zehar 7 diska luze argitaratu zituzten. Nork ez ditu gogoratzen 'In the city', 'This is the modern world'.....eta besteak. Beraien musikak 60. hamarkadako mod mugimendua (The Who, Small faces...) biziberritu zuen, bai estetikoki baita musikalki ere. Dr. Feelgood, The Kinks, John Mayall influentziapean. Taldea dezegin eta gero, norberak bere bideari ekin zion. Bakoitza bere proiektuetan murgildu zelarik. Paul Weller abeslaria 'The Style Council' taldearekin ibili eta gero bakarkako ibilbedeari ekin zion gaur egun arte. Bruce Foxton baxujolea 'Stiff Little Fingers' taldean ibili izan da urteetan zehar. Rick Buckler baterijolea ere beste proiektu musikal batzuetan murgilduta dabil. The Jam batzeko saiakerak egin eta gero, Bruce Foxton baxujoleak ekin dio 'from THE JAM'en izenpean beraien abesti mitikoak zuzenean jotzeari. Beraien kontzertu zuzen eta bortitzak, berriro ere, taularatuz. Gaur egun Mark Brzezicki (The Cult, The Pretenders...) baterijoleak eta Russell Hastings abeslari eta kitarrajolearekin batera dabil . Beraiekin batera PLAN B punkrock taldea arituko da. Denbora luze batez geldirik egon eta gero berriro taula gainean ikusteko aukera izango dugu. 'España se muere', 'La gente es gilipollas'…. Abestiez gozatzeko aukera paregabea. Sarrerak www.barrabarra.eu webgunean eta takillan egun bertan lortu daitezke HEMEN BIDEO BATZUK: http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=0Rbh1_c-8Ug http://www.youtube.com/watch?v=UT_UdK4q60M&feature=player_embedded

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak