Pako Taberna, Oñati
SCREAMIN´TARGETS taldearen kontzertua Oñatiko PAKO tabernan. Otsailak 24, domeka, 19:30etan.
Screamin´ Targets taldea zuzenean ariko da Oñatiko Pako tabernan. Bertan, single berria aurkeztuko du.
Urte eta erdi pasa da Screamin´ Targets taldea Oñatiko Antton tabernan ikusteko aukera izan genuela. Oraingoan, berriz, Pako tabernan ikusiko ditugu, eta single berria aurkezten gainera. Powerpop eta rockabilly estiloak jorratzen dituen talde donostiarrak 'Heartbreak' single berria aurkeztuko du. Estilo zaharrekin jositako lan bizi ,dantzagarri eta melodia bikainez osatutako abestiez gozatzeko aukera paregabea.
Hizkuntza: Euskara