THE MAHONES punk-folk Kanadako taldeak “Angels & Devils” Estatu espainiarretik burutuko duten diskaren aurkezpen biraren barruan, Oñatiko gaztelekuan ikusteko aukera izango dugu. 1990. Urtean sortutako taldea mundu mailan erreferente izatera iritsi da irish-punk-folk deritzon estiloan,non beraien akordeoi-jole den Katie McConnell onenen artean aurkitzen den. The Pogues, Gogol Bordello edo Flogging... Molly –rekin batera.
Beraiekin batera NEVER SURRENDER arrasatearrak eta NO HOPE aretxabaltarrak arituko dira. Biak ere diska berria aurkezten.“Bide zuzenetik oker” laugarren diska aurkeztuko dute, energia eta indarrez beteriko zuzenekoan.
NO HOPE taldeak, berriz, “Kale ustelak” diska aurkeztuko dute. Punk doinu azkar eta zikina da aretxabaletako gazte hauena.