2012/12/03 10:30 - 23:00

Euskararen nazioarteko eguna

Herriko toki ezberdinak, Oñati

Egun osoko egitaraua antolatu dute hiru ikastetxeek elkarlanean, Udalaren laguntzarekin:

  • 09:30ean: LH1, LH2 eta LH3ko ikasleek euskaraz jolasean arituko dira. Jolasak bukatzean, 11:15ean, amaiera ekitaldia egingo dute 'euskaraz bizi gara' kantua eta koreografia eginez (hitzordua da plazan eta ondoko aparkalekua zegoen tokian; eguraldi txarra eginez gero, Zubikoan)
  • 11:30ean: Berba eta txokolatia. (1. saioa. Batxilergoko 1.mailako ikasleak); 12:30ean, (2. saioa. Batxilergoko 2.mailako ikasleak); 13:30ean: magia eta musika emanaldia Josu Zubiarekin (lekua: Gaztelekua)
  • 18:00tan: Berba eta Kafea. Herriko euskaltzaleei eta euskaltegiko ikasleei zuzenduta. (lekua, gaztelekua)
  • 18:00tan: Familian kantu saioa. Euskal kantuak familia giroan. Bukaeran, txokolatea banatuko da (tokia, plaza)
  • 20:00tan: Berba eta afaria. Koldo Eizagirrerekin solasaldia euskararen egoeraz Autopsiarako frogak liburua abiapuntuta hartuta. (lekua, Makalena elkartea)
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak