2012/08/01 - 2012/08/31

Altsasun ospatuko den Ospa Egunerako antolatutako autobusean izena emateko azken eguna

Arrano taberna, Oñati
Aupa herrikide! Aurten Ospa eguna ospatuko da Altsasun.Festa eta aldarrikapen eguna izango da eta bertan Euskal Herriko indar errepresiboak behingoz bertatik joan eta bakean utz gaitzaten eskatuko dugu. Oñatitik autobusa egongo da. -Irteera: 15:45 Korreosen -Itzulera: Goizeko 6etan Altsasutik irten Besterik gabe eta animatuko zaretelakoan Altsasukoek idatzitako mezuarekin uzten zaituztegu. " Jakin badakigu Euskal Herrian errepresioak bertan dirauela; atzera jo beharrik gabe, Altsasun bertan azken 40 urteotan jasan izan dugun errepresioa ikustekoa da. Horrela bada, bizi dugun errepresioari aurre egiteko, OSPA eragilea sortu da. Bertan, urtean zehar jo ta su aritzeaz gain, aurtengo irailaren 1ean Altsasun (Sakana) OSPA EGUNA aurrera atera nahi dugu. Behingoz hemen ez ditugula nahi entzun gaitzaten nahi dugu, entzun eta alde egin dezaten. Horretarako baina, egunak potentea izan beharra dauka, zuen laguntza ezinbestekoa izanik. Horrenbestez, norbanako nahiz eragile guztiek parte har dezaten eskatzen dizuegu denon artean egunak itxura ederra har dezan. Mila esker." ospaherritik.wordpress.com/ ANIMATU ETA ZABALDUUU!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.