2012/07/27 21:00 - 22:30
Trapu Zaharra antzerki taldearen lana. Gaztelekuko uztaileko Kalean 2012 egitarauaren barruan. Aspaldiko bi aktoreen istorioa da, egungo egoera dela eta kalera atera behar dutenak beren promozioaren bila, eta batez ere beraien lana zabalduko duen ordezkari baten bila. Horretarako errepertorio zabala erakutsiko dute: urtebetetze ospakizunak, ezkontzear daudenen festak, karaokea ... Beraien arteko erlazio zaila da batez ere bakoitza mundu desberdin batetik datorrelako: bata TBko kulebroietan parte hartzetik eta bestea antzerki radikalenetik, erakusten dituzten ikuskizunak konplikatuko ditu beren bizibideaz ezusteko imajin bat agertuz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.