2011/12/23 - 2011/12/24 23:00
Oñatiko 'Egin dezagun bidea' ekimenak antolatuta presoen aldeko kontzertua egingo dute. Lau talde igoko dira taula gainera: CC627, Negu Gorriaki omenaldia egingo dion taldea, Kasik eta Frantzeska. 'Egin dezagun bidea' ekimenak, Gabonetarako egitaraua prestatu du. Garai politiko berezi honetan, senideak eta lagunak etxean izateko aukera geroz eta gertuago dagoela diote. Hala, herrian parte hartzeko deia luzatzen dute, eta festari amaiera "kolosala" emateko, urtarrilaren 7an Bilbora joateko deia egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.