Arantzazu, Oñati, Oñati
Iraileko eta urriko lau larunbatetan zehar Izan hezkuntza Proposamenari buruzko ikastaroa eskainiko du Baketik-ek Arantzazun. Ikastaro hau gurasoei eta hezitzaileei zuzendua dago bereziki. Bizizikasi pedagogia oinarri hartuta, geure burua eta besteak pertsona izaten hezteko baliabide teorikoak nahiz praktikoak eskaintzen dizkigu. Egia da gure seme-alabak edo ikasleak heztea ez dela erraza baina ez da horren zaila oinarrizko puntu kardinal batzuen orientazioa badugu.
Izan proposamena gurasoentzat eta hezitzaileentzat. Bizizikasi pedagogia etxe- eta gizarte-heziketan
Data: irailak 17an eta 24ean; urriak 1ean eta 8an (larunbatak)
Lau saioetara etortzea beharrezkoa ez den arren nolabaiteko jarraipena izatea gomendatzen da
Ordutegia: 9.30etik 13.30era
Matrikula: 30 euro saioko edo 100 euro programa osorako
Lekua: Gandiaga Topagunea, Arantzazu
Irakaslea: Jonan Fernandez
Hizkuntza: Euskara