2011/09/08 19:30 - 20:30

Denboraren Kapsula

ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako lorategian, Garagaltza auzoa 51, Oñati
Irailaren 8an, 17:30ean, ULMA Taldearen Denboraren Kapsula instalatu eta ixteari ekingo zaio. Ekitaldi hau bere 50.urteurrenaren oroipenerako da. 50.urteurrena dela eta, ULMA Taldeak, antolatzen ari den ospakizun eta ekitaldien artean, etorkizunari begira jarri nahi izan du eta etorkizuneko bazkideentzako mezu, objektu eta desioak biltzeko ekitaldia antolatu du horretarako. Bere historiaren parte diren objektuak gordetzeko, ULMA Taldeak denboraren kapsula bat jarriko du Zerbitzu Zentraletako lorategian. Kapsula honen barruan negozio bakoitzak bere objektuak sartzeaz gain, bideo bat sartuko da, 50 langile eta bazkidetik gorari egindako elkarrizketarekin. Bertan, desioak eta mezuak bidaltzen zaizkie 2061ean egongo direnei. Gainera, egun horretan bideoa ikusteko aukera egongo da. Ekitaldia irekia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak