Kultura etxea, Oñati
'Bon Appétit' filma eskainiko dute egubakoitzean Oñatiko Kultura etxean. Emanaldiaren ondoren zine-foruma egingo dute filmeko protagonistekin. Oñatin izango da, besteak beste, Unax Ugalde filmeko protagonista eta David Pinillos filmeko zuzendaria. Filmean parte hartu duten oñatiarrek ere parte hartuko dute: Aitor Mantxola argazki zuzendariak eta Aitor Perosterena atrezzo arduradunak. Gonbidapenak eskatu egin behar dira Kultura etxean, 16:30etik 20:30era.
Hizkuntza: Euskara