ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako Auditoriumean, Oñati
ULMAren 50.urteurrena dela eta, ematen ari den hitzaldi zikloaren baitan, Koldo Aiestaranek, Kukuxumusuren sortzaileetako bat denak, eta Pedro Balboa Komunikazio zuzendariak hitzaldi bat emango dute maiatzaren 11n. Bertan, duela urte batzuk abian jarri zuten enpresa-proiektu berezi baten esperientzia kontatu eta azalduko dute.
Hitzaldia maiatzaren 11n izango da, ULMAren Auditorioan, Garagaltza auzoa 51n, hain zuzen, eta 18:00etan.
Interesa duen orok izango du hitzaldira joateko aukera.
Hizkuntza: Euskara