Arantzazun - Gandiaga Topagunean, Oñati
Baketik-ek egungo lehentasun etikoei buruzko urteroko jardunaldien bosgarren ekitaldia antolatuko du apirilaren 8an eta 9an. Aurten honako gaia jorratuko da: «Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesu bat konpartitzea. Iragana, oraina eta etorkizuna beste modu batean kudeatzeko iradokizunak».
Ostiraleko jardunaldian gogoeta-lana ateak itxita egingo da, eta larunbaterako, apirilaren 9rako mahai-inguru publikoa antolatu dugu. Mario Zubiaga, Margarita Robles, Juan Pablo Fusi eta Juan Jose Ibarretxe izango dira hizlariak.
Apirilaren 9an izango den mahai-inguruan egon nahi izanez gero 943-251005 telefonoan parte-hartzea baieztatu behar da.
Hizkuntza: Euskara