2011/04/08 - 2011/04/09 22:30

Behaketa Astronomikoa egiteko irteera ULMA Fundazioarekin

Oñatiko Plazatik Torrealdera, Oñati
ULMA Fundazioak Ilatargi Astronomi Elkartearekin batera Torrealdera (Oñati) irteera bat antolatu du Behaketa Astronomikoa egiteko, datorren apirilaren 8an. Ekimen hau ULMA Fundazioak martxan jarri duen Enpresaren Erantzukizun Sozialaren proiektuaren barruan kokatzen da, eta gaueko zeruaren balio naturalak gizarteari hedatu nahi zaizkio. Behaketara interesa duen edonor joan daiteke, izan ere, gizartearentzat antolatutako ekimen ludikoa da. Familian egiteko eta gaueko zerua ikusteko moduko irteera da; izarrak, planetak, konstelazioak… Hasieran, planisferio bat nola erabiltzen den azalduko dute Ilatargi Astronomi Elkartekoek. Behaketan zehar, ibilbide gidatu bat egingo da gau horretan dauden konstelazioak, izarrak... ikusteko. Behaketarako, Ilatargi Astronomi Elkarteak teleskopioak eramango dituzte Torrealdera, partehartzaileek, ilargiko kraterrak, Jupiter eta Uranio ikusi ahal izateko. OHARRA: Eguraldiak (euria edota lainoak) ez badu behaketa egiten uzten, behaketa atzeratu egingo da. Antolatzaileek diote behaketa bertan behera geratzen bada, ULMA Fundazioaren webgunean (http://www.ulmafundazioa.com) argitaratuko dutela, beraz, apirilaren 8an webgunea kontsultatzea gomendatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak