2011/04/02 21:00

Ganbara Txiki eta tailerrak

Santa Ana, Oñati

Matxinada sukaldean ipuin musikatua abestuko dute. Antoni Miralpeix kataluniarrak konposaturiko ipuina, euskarara egokituta taularatuko dute 3-7 urte bitarteko 30 haurrek. Ipuinak, sukaldeko lapiko, zartain eta gainontzeko tresnen istorioa kontatzen du. Zuzendari lanetan Aitor Biain eta Mirengurutze Plazaola. Pianoan, Mirengurutze Plazaola eta Araceli Guridi.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak