Txantxiku ikastola (San Juan, 1), Oñati
Datorren eguaztenian, hilak 16, arratsaldeko 18:30etik aurrera Txantxiku ikastolako aretoan (San Juan, 1) hitzaldi/erakusketa izango da, eta bertan hainbat unibertsitate eta ikastetxeetako ordezkariek euren ikasketen eskaintza azalduko diete Batxilergoko ikasleei eta euren gurasoei. Honako hauek dira ekitaldi horretan izango diren erakundeak:
• MONDRAGON UNIBERTSITATEA (Graduak eta Lanbide Heziketa): HUHEZI, Enpresagintza eta Eskola Politeknikoa.
• DEUSTO (Donostia eta Bilboko graduak).
• ARIZMENDI IKASTOLA (Lanbide Heziketa)
• IMH (Lanbide Heziketa eta Ingeniaritza gradua).
• MARIAREN LAGUNDIA (Lanbide Heziketa).
• MIGUEL ALTUNA (Lanbide Heziketa).
Hizkuntza: Euskara