2011/02/26 14:00

Gipuzkoa Zero Zabor taldearen flash moberako entsegua

Plazako frontoia, Oñati
Martxoaren 20rako erraustegiaren proiektuan moratoria eskatzeko flash mob erraldoia antolatu du Gipuzkoa Zero Zabor taldeak Zubietan. Lortu nahi dena da 2.000 pertsonak abesti bat dantzatzea, guztiak batera Zubietako plazan.
Abestiaren koreografia ikasteko entseguak egingo dira gipuzkoako herrietan. Oñatin, lehenengo entsegua otsailaren 26an, 13:00etan plazako frontoian (euria eginez gero plazako arkupetan).
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak