2011/01/14 - 2011/02/04 13:00

III. Oñati Begi Bistan argazki erakusketa

Aker, Boga, Guria eta Ona tabernetan, Oñati

Ilunpetan argazki taldeak antolatu du. Herriko jaietan ipini zituzten lehenengoz aurtengo edizioko argazkiak erakusketan, baina argazki batzuk lurrean apurtuta agertu ziren eta beste batzuk desagertu egin ziren. Hori ikusita, erakusketa hura errepikatzea erabaki dute, argazkiek izandako kalteen ondorioz beti egiten duten zozketa egin barik gertu zelako.

Hortaz, urtarrilaren 14tik otsailaren 4ra, Aker, Boga, Guria eta Ona tabernetan izango dira argazkiak ikusgai, eta otsailaren 4an, argazkiok zozketatuko dituzte. Zozketarako datuak taberna horietan egongo diren kutxetan eman ahal izango dira.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak