2010/12/18 20:00
Euskal Herri osoan giza kateak egingo dituzte ezker abertzalearen legalizazioaren alde. Oñatin ere deialdia egin dute.
Antolatzaileek hauxe diote: "Behin alderdi berria izango denaren manifestu fundatzailea aurkeztuta LEGALIZAZIOAn jarri behar ditugu gure indarrak. Ezker Abertzaleak Euskal Herriko eta nazioarteko eragile ezberdinekin hasi du harreman erronda bat legalizazioaren alde egiteko prest daudena ikusteko, baina herritarrei dagokigu gure herrietan ere legalizazioaren alde urratsak eman eta presioa egitea. Horretarako Euskal Herriko herri guztietan GIZA KATEAK burutuko dira datorren larunbatean, hilak 18. Oñatin Giza Katea plazatik abiatuko da arratsaldeko 7etan".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.