2010/11/27 20:00

Ganbara kantu eskolako taldeen kontzertua

Santa Ana antzokian, Oñati

Ganbara kantu eskolako haur eta gaztetxoen talde guztiek kotzertua eskeiniko dute Santa Zezilia eguna ospatzeko asmoarekin. 6 talde arituko dira oholtza gainean: KANTU TAILERRA I, II, II, GANBARA TXIKITXOAK, GANBARA TXIKI, GANBARA GAZTE. Kontzertu honetan, jende askorentzat bere lehenego kontzertua izango da, eta gogotsu daude kontzertu hau emateko. Taldean aurten 140tik gora daude.
 
Musika asko, kolore asko eta abesti dibertigarriz osatutako kontzertua izango da. Kontzertuaren barruan IPUIN-HISTORIO BEREZI bat egingo da pirata batzuen inguruan: KAPITAIN KAPITAIN, josu elberdinen obra ( estreinekoz). Hau Ganbara Txikitxoakek egingo du.
 
Zuzedari lanetan MIREN PLAZAOLA eta AITOR BIAIN arituko dira. Eta pianojole bezela ELI MENDIARAZ.
 
Sarrerak aldez aurretik egongo dira salgai, kultur etxean 5 eurotan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.