TXANTXIKU IKASTOLA, Oñati
Gaur arratsaldean Txantxiku Ikastolako kideak Inauterietako jaiei hasiera eman diote. Horretarako hainbat ekitaldi izan dituzte. Batetik, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako KALDEREROak herriko kaleetan barrena ibili dira euren pandereta, zartagin eta abar astinduz. Bestetik, Haur Hezkuntzako HAMELINGO TXIRULARIAK eta XAGUAK, EDURNE ZURI eta IPOTXAK, SORGINAK, PETER PAN eta HARRIKETARRAK Ikastolako jolaslekuan dantzan aritu dira. Jaiari amaiera emateko guraso, ikasle eta irakasleek txokolate jana, karaokea eta dantzaldiaz gozatzeko aukera izan dute.
Hizkuntza: Euskara