2009/02/20 - 2009/03/18 01:00

Gerrra zibila eta errepresioa Oñatin. Izen guztiak, aurpegi guztiak

Kultura etxean, Oñati
Oñatin errepresalia hartu zuten pertsona guztiei izena eta aurpegia jarriko diegu. Debagoienean milatik gora izen ditu jasota Intxorta 1937 kultura elkarteak, horietatik ehunka Oñatin. Erakusketa hau aipatutako elkarte horrek antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Bederatzi gune ditu erakusketak eta ikusten dira, adibidez: Errepublika garaiko hauteskundeen emaitzak Oñatin, gerra hasiera Oñatin, gerran hil zituztenak (27 pertsona), kosfiskazioak, herritik ihes egindakoen zerrenda (420, horietatik 74, emakumeak). Erakusketarekin batera, bi hitzaldia ere antolatu dituzte.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak