Kultura etxea edo gaztelekua, Oñati
Dantzariak 1990. urtean jaiotakoak izan behar dute eta danborrero izateko, berriz, nahikoa da 18 urte baino gehiago izatea. Abuztuaren 31 da izena emateko azken eguna; kultura etxean edo gaztelekuko informazio puntuan eman daiteke. Apuntatzen direnen artean zozketa egingo dute irailaren 3an, 19:30ean, Errekalden, entseguen lokalean. Denak joatea komeni da, zozketa ostean dantzarien entsegua egongo delako; danborreroek irailaren 4an egingo dute. Agertzen ez den taldea ez da zozketan sartuko.
Hizkuntza: Euskara