2010/01/19 - 2010/01/29 13:34

Berdinen arteko gatazken ebazpena

Txantxiku ikastola (San Juan, 1), Oñati
Tailer honetan Izar Mendia, Txantxiku ikastolan lanean ari den psikologoa, lagun eta ikaskideen arteko gatazken gainean arituko da: gatazka motak, hauen zergatia, inplikatuta dauden pertsonen parte hartzea eta gurasoek egoera hauetan eman dezaketen laguntza egokia. Gai hori jorratzerakoan, bereziki, 10etik 14 urtera arteko ikasleak hartuko ditu erreferente nagusi. Hala ere, gaiak duen garrantziagatik, Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleen guraso guztioi zabaldu zaie tailerrean parte hartzeko aukera. Tailer honi urtarrilaren 21ean emango zaio hasiera eta 28an izango du bigarren saioa. Tailerrean planteatutako dinamikaren arabera beste saio bat egin ahal izango da.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak