Gandiaga Topagunea (Arantzazu), Oñati
Ekainaren 7tik 12ra Afrikako IV astea ospatuko da Arantzazun Baketik eta Tau fundazioak antolatuta.
Rwandako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gizarte zibileko zenbait erakundetako ordezkariak izango dira aurtengo Afrikako Astean. Astelehenetik ostiralera, 18.00etatik 20.00ak bitarte, Laku Handien orainaldiaren, iraganaren eta etorkizunaren gainean sakonduko duen ikastaroan parte hartuko dute. Herrialde horretako adiskidetzeari eta lankidetzarako senidetzeek eman dezaketen laguntzari helduko zaie, batik bat. Ekainaren 12an ekintza sozial desberdinak egingo dira, eta Asteari amaiera emateko herri-bazkaria izango da.