Argibideak, gaztelekuan., Oñati
Mundumira 2006 jaialdiko marrazki eta grafiti lehiaketak antolatu dituzte. Marrazki lehiaketan 6-12 urte bitartekoek parte har dezakete, Munduari Bira gaiaren inguruko marrazkiekin.
Grafiti lehiaketara 15 urtekoek edo hortik gorakoek parte har dezakete, Bost Kontinenteak dela gaia.
Lanak entregatzeko edo grafiti lehiaketan izena emateko, joan gaztelekura apirilaren 28a baino lehen.
Lanak ikusgai egongo dira Mundumira jaialdiak irauten duen bitartean, maiatzaren 26tik 28ra.
Hizkuntza: Euskara